2007-12-10
2007-12-09
42.DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Egun hauetan hainbat jende hurbildu da bertara liburuak, diskoak.. zein bestelako material ezberdina ikusi zein erosteko asmoarekin baina aurtegoz behintzat azokak itxi ditu bere ateak arratsaldeko 8etan; beraz aurten joateko aukera edota denborarik izan ez duzuenok datorren urterarte itxaron beharko duzue.
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 12:01 0 Iruzkina(k)
Etiketak: azoka, Durango, erakusketa
ARTE EGITEKO BESTE MODU BAT
Artea argi dago hezkuntzan landu daitekeen zerbait dela baina artea egiteko modu asko ditugu .
Hemen dugu honen adibide garbi eta ikusgarria.
slideshare id=188928&doc=snow-art-11966053895703-3&w=425]
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 10:19 0 Iruzkina(k)
Etiketak: artea, teknika ezberdin bat
ETORKIZUNERA BEGIRA
Gaur egun gure eskoletako gelek dituzten materiala orain dela urte batzuk erabiltzen genuena baino aurreratuagoa eta prestatuagoa da eta guzti hau zientzia eta teknologien esparruan ematen ari den garapenari esker lortu dugu.
Aurrerapen horrek azken finean irakasle izango garenoi lana erraztu egingo digu eta ikasleei berriz ikasi beharrekoa modu motibagarriagoan ikasteko aukera emango die.
Horren kasu argia dugu arbel digitalarena , zenbait eskoletan gaur egun martxan dagoen arren oraindik ez dira eskola asko proiektu honen barnean sartu direnak eta egia esan hainbat abantaila eskeintzen ditu.
Irakasleok beraz, teknologiak aurrera egin ahala ahal den neurrian moldatu egin beharko gara eta gure lana bideratzeko beharrezkoak zein interesgarriak zaizkigun aplikapenak eskeintzen eta ikasleei ahalbideratzen ahalegindu beharko gara.
Hau dela eta honako orrialde honetan irakur eta informa zaitezkete horrelako aurrerapen, material zein esperientzien inguruan: http://www.educarm.es/admin/visualizaPaginaWeb.php?wb=259&mode=visualizaPaginaWeb&aplicacion
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 9:28 0 Iruzkina(k)
Etiketak: aurrerapena, esperientziak, proiektuak, teknologia berriak
SAREAN BILATZEN
Sarean hainbat bideo ikus ditzakegu haur ezberdinek egiten dituzten marrazkien inguruan. Eskolaz gain haurrei etxean edota bestelako testuinguruetan marrazteko aukera eman behar zaie eta horretarako esparru egokiak ahalbideratu beharko dizkiegu.
Bideo honetan hainbat haur azaltzen dira marrazten eta grabatzen ari den neskak umeei ea zer margozten ari diren galdetzen die.Haurrek ikusi behar dute guk beraiek egiten ari diren lana baloratu egiten dugula eta egiten ari diren esfortsuan arreta jartzen dugula, hau da egiten ari direna interesatzen zaigula azken finean.
http://www.youtube.com/watch?v=SeqLe8AB26o&feature=related
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 8:57 0 Iruzkina(k)
Etiketak: Bideoa, errepresentazioa, haurrak, marrazketa librea
2007-11-26
HAURREN IDAZKERA AZTERTZEN
Honako honetan Hik Hasi aldizkarian haurren idazkerari buruzko artikulu batekin natorkizue.
Hemen lantzen ari naizen gaia marrazketa izanik ere sarri askotan haurrek irudiekin batera zenbait hizki edo hitz idazten dituzte eta nahiko interesgarria iruditu zait letren norazkoak,presioaz, abiadura.. kontutan izanik, haurrari buruzko informazio asko jaso dezakegulako.
Haurrek marrazkietan beraien nortasuna isladatzen duten bezela, idazterako orduan ere beraien sentimendu, jarrera, ezaugarriei... buruzko datu ezberdinak eskeintzen dizkigu eta horrek haur hori askoz hobeto ezagutzeko aukera ematen digu. Haurrei irakasleak beraien izena jartzeko eskatzen dienean , izen hori haurraren sinadura lez hartu dezakegu , helduena bezalakoa egiteko oraindik gazteegiak baitira. Sinadurak beraz, haurraren barne niari buruzko informazioa emango digu eta testua idazteko moduak berak gizarteari begira duen izaera adieraziko du.
Orokorrean haurrek sinadura orriaren ezkerreko aldean jartzen dute. Euren buruak hemen kokatzeak, oraindik etxeko giroaren babesean daudela adierazten duelarik. Ondo egongo litzateke sinadura orriaren erdian edo apur bat eskuinerantz jartzera animatuko bagenitu: ekimen handiagoa izaten, gizartean egokitzapen errazagoa edukitzen eta euren burua independienteago sentitzen lagunduko genieke.
Niretzat behintzat hau orain arte guztiz ezezaguna izan da eta ez dut inoiz beste zentzu bat bilatzeko asmoz begiratu; hau ordea ezta kasu bakarra eta beste gauza asko ikusita ere sarritan ez diogu inolako garrantzirik ematen beraien esnahia ezagutzen ez dugulako eta artikulu honek hoiek erreparatzeko zenbait argibide eta pauta ematen dizkigu.
Informazio gehiago: http://www.hikhasi.com/artikulua/440
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 12:53 0 Iruzkina(k)
Etiketak: adierazpena, haurrak, idazkera, izaera, sinadura
MARRAZKIA JARDUERA TERAPEUTIKO GISA
Marrazkiak egitea ariketa ludiko bat izateaz gain, beste zerbaiterako baliagarria izango ote da?
Marrazkiaren balio terapeutikoak bizitako zirrara eta egoera mingotsak marrazkiaren bidez askatzeko ahalmenean datza. Egiten dituen gizabanakoarengan mingarriak gertatu zaizkion esperientziak berreginez, esperientzia hauek bersortu eta kanporatzeko aukera eskeintzen zaiola baieztatzen da.
Hammer: "Haurrarentzat marrazkiak bere beldurrak,itxaropenak eta fantasiak adierazteko bidea osatzen du. Marrazkia haurrarentzat garrantzitsua dena eta kezkatzen duena komunikatzeko bidea litzateke."
Beraz ondoriozta dezakegu, marrazkiak antsietatea, beldurra eta gorrotozko sentimenduak adierazteko aukera eskaintzen duela sozialki onuragarria den moduan. Haurrari ahalbideratzen dio nork beraren emozio egoeraz erabilera konstruktibista egin dezakeela deskubritzea.
Izan ere, haur txikiek egiten dituzten marrazkiak irudikapenak dira eta ez dira kopiak eta barne errealismoa adierazten dute, ez adimenekoa. Irudiak beraz, elementu afektibo zein kognitiboak barneratzen ditu.
Haurraren dimetsio afektibo eta kognitibo hau , haurraren nortasun osoaren diagnostikoan erabili izan dute arlo hauen garapenaren azterketan dabiltzan piskologo eta pedagogoek.
Hau irakurri ondoren zuek zer uste duzue, haurrek egindako marrazkien bitartez beraien nortasuna, beldurrak... zeintzuk diren jakin daitekeela ?
Marrazkiak interpretatzeko beste zenbait teknika honako blogetan daukazuez:
http://www.marrazkinarrasti.blogspot.com/
http://jugatx.blogspot.com/
Gai honi buruzko informazio gehiago: Hik hasi 1997 Iraileko lan monografikoa: Haur gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 12:05 0 Iruzkina(k)
Etiketak: balio terapeutikoa, irudikapena, nortasuna, sentimenduak
ZER DA MARRAZKETA?
Gure bizitzan zehar hainbat marrazki egin behar izan ditugu baina argi al daukagu marrazkia bera zer den edo zer adierazteko gai den?
"Marrazkia haurraren hizkuntza naturala da, une jakin batean bere zirrara, sentimen eta afektuak aiderazteko baliogarria zaiolarik. Erabilgarria gerta dakiguke beraz, haurra bere marrazkien bidez ezagutzeko"
Haurrarentzat marraztea bere zentzurik zabalenean , bizi beharra dela esan dezakegu.
Marraztea berenganatze eta proiekzio prozesu etengabea da.Zentzuen bidez informazio handia jasotzea ahalbideratzen du, bere "nia"an barneratuz bere beharrei forma berria emateko helburuarekin.
Marrazkiak ganera, materiak desberdinak erabiltzea eragiten du barne eta kanpo esperientzia guztiei irteera emateko, haurraren aiderazpen eta behar ludikoak asetuz.
Honez gain, marrazkia ahozko koderik ez duen komunikabidea da haurrarentzat. Aurretik dator eta ahoz adierazteko ahalmena eskuratu ondoren ere, zenbaitetan marrazkiaren bidez ordezkatzen du.
Informazio eghiago: Hik hasi 1997-ko Iraileko lan monografikoa: Haur gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 11:07 0 Iruzkina(k)
Etiketak: adierazpena, hizkuntza naturala, komunikabidea, prozesua
2007-11-25
MARRAZKIA ARTE HEZKUNTZAN
Arte hezkuntzak historian zehar bilakaera bat izan du baina 80.hamarkadan benetako aldaketa sortu zen, pedagogia koadernoak arte hezkuntzaren helburu berrien kezkak jasotzen ditueneanhain zuzen ere: "Ezagupen forma bat bezala kontsideratzea non modu globalizatu batean, arte historian, kritika, estetika eta abarren integratzen den."
1987 urtea baino lehen eskaera ezberdinak egin ziren arte hezkuntzarekin lotuta eta urte honetan, LOGSE proiektuak jasoak izan zirenez, arte hezkuntza autoadierazpen edo eskulan bezala gainditzea nabarmen gelditzen da.
Haur hezkuntzari dagokionez, arte hezkuntzak jasotzen dituen eduki batzuk lantzen joan behar dira. Haur adierzpenen bidez eta batez ere marrazkiaren bidez, irakaslea landu behar dituzten edukinez konturatuko da.
Izan ere, haur marrazkiaren irakurmenak, landu ditzazkeen kontzeptuen berri ematen dio irakasleari.
Haurrak, ezagupenen lorpenak, marrazkiaz gain, beste edozein adierazpen medioren bidez agertuko ditu eta irakasleak guztien informazioa bildu ondoren, bere hezkuntza proiektuarekin jarraituko du.
Haurren marrazkiak informazio bilketa hori egiteko ez ditugu baztertu behar baina argi izan behar dugu arte hezkuntza lantzeko ikutzen ez diren beste bide asko jarri daitezkeela praktikan.
Haurrari askatasuna eman behar zaio marrazterako orduan baina askatasun oso bat ere arriskutsua izan daiteke, estankatzeko modu baten bihurtu daitekeelako.
Marrazkia beraiek lortu nahi dituzten formen sortzaile bezala azaltzen bazaie eta teknikaren benetako irakaskuntza bat bezala azaltzen bazaie,momentu egokian libreki saiatzen direnean, porrot horretara iritsi ez daitezen, arte hezkuntza bataila horretan, irabazten ari dela esan daiteke.
Irakasleak beraz, honekin guztiarekin kontsekuentea izan beharko du eta edukin berri guztietako bakoitza teknika desberdinekin landu.
Informazio gehigarria: Hik hasik 1997ko Irailean argitaratutako "Haur gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera" monografikoan
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 11:03 0 Iruzkina(k)
Etiketak: arte hezkuntza, edukiak, irakaslea, teknikak
MARRAZKETEN BANAKETA ETAPETAN?
Pasadan urteko praktiketan 2urteko umeekin igaro nuen denbora gehiena baina zenbait egunetan 4 eta 5 urteko umeekin egoteko aukera izaten nuen eta haurrek egiten zituzten marrazkietan izandako garapena oso argi ikusten zen.
Hala ere ez zitzaidan oso argi geratu haur guztiek pasatzen dituzten etapa guzti hauek edota zerbait orokor gisa planteatuta dauden. Zuek zer uste duzue?
Erantzuna bilatzen ahalegindu naiz eta honako informazio hau bilatu dut :
Haurrek egiten dituzten marrazketei buruzko ikerketak ez ziren XIX.mendearen amaiera eta XX.mendearen hasiera arte egin.
Gaur egun hain zuzen ere, haurren marrazkiak etapetan banatzea eztabaidagarria da, garapena progresiboa den heinean etapak markatzea artifiziala gerta daitekeelako, baina ahala eta guztiz ere, ezin dugu baztertu garapen horren ulerkuntzan eman dezaketen laguntza.
Edozein kasutan, haurren trebetasun artistikoaren klabea, garapen eredu globalak ezagutzean datza.
Autoreek deskribatzen dituzten etapak ez dira inoiz izate itxiak bezala kontsideratu behar, batetik bestera ematen den pausoa beti graduala izanik ere.
Haur bakoitza, denboraldi ezberdinetan gelditzen da fase partikular batetan. Haurraren nortasunak eta giroaren eraginak markatuko dute haur bakoitzak fase hauetatik egingo duen ibilbide propioa.
Grafismoa ordea, haur bakoitzarentzat adin ezberdinean hasten da.Ez dago haurraren adina eta bere marrazkiek lortutako etaparen artean erlazio finkorik. Haurren arteko ezberdintasun indibidualak ez datoz dimentsio bakar batekin, baizik eta faktore ezberdinen elkarrekintzaren islada izango da.
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 10:25 0 Iruzkina(k)
Etiketak: etapak, grafismoa, markapena, progresioa
MARRAZKETAKO ETAPAK
Haurren garapen grafikoa, zenbait etapetatik igarotzen da. Bakoitzak bere erritmoa izango du eta ez dira denbora tarte berdinean eman edo garatuko.
Honako hauek dira aipatutako etapak:
1- ZIRRIMARRAKETA ETAPA : Haur txikiak zirriborro desordenatuak margotzen hasten dira eta honi zirriborroaren etapa deritzo. Haurrak ordea, etapa honetan intentzio figuratiborik ez duten trazuak egiten ditu eta zirrimarraketa horiek ez dira ikus ingurua erreproduzitzeko saioak; haurrak egindako marrazkia ez da irudi baten erreprodukzio zuzena baizik eta buru eraikuntza baten ondorioa.
Hemetik aurrera, kontrol motorea lortu ahala (2 urtetik 4urte bitartean) zirriborro hoiek ordenatzen joango dira.
- Zirriborro garai honen barnean ordea, zirrimarraketa zirkularra ere ematen da:
Zirrimarraketa hauek besagainaren errotapen mugimendua eta besoaren aurrerapen eta atzerapen mugimeduaren koordinaketaren lekukotasuna dira. Izan ere, ukabilaren errotapenak konbinaketa honi lotzerakoan, trazu zikloidalak sortzen ditu eta laster mugimendu zirkular hauek bai zentzu batean bai bestean erraztasun berdinarekin egingo dira.
2-ETAPA PRESKEMATIKOA: Errepresentazio deskriptiboaren lehen saiakerak dira ( lau urtetatik seira ). Irudiak orden gabe azaltzen dira eta tamaina ezberdinak izan ahal dituzte. Izan ere marrazkietan beraiek garrantzia emango dieten irudiak tamaina handiagoan egingo dituzte eta kontrako kasuan txikiak egingo dituzte beraientzat esanguratsuak diren gauzak isladatzeko asmoz.
3-ETAPA ESKEMATIKOA:( zazpi urtetatik bederatzira). Haurrek dagoeneko formaren kontzeptua guztiz garatua dute.Jadanik beraien inguruko errealitateaz kontziente dira eta hau isladatzen hasten dira beraien irudietan.
Etapa hauei buruzko zehaztasun gehiago nahi izanez gero: http://www.monografias.com/trabajos15/dibujo-preescolar/dibujo-preescolar.shtml
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 5:29 0 Iruzkina(k)
Etiketak: etapak, garapena, marrazketa, zirrimarraketa
2007-11-13
HAURRA ETA PLAZERRA
Aurreko artilkuluetan Malaguzzi nor den aipatu izan dut eta honezkero berari buruzko zerbait jakingo duzue ezta? Gaurkoan ere, bere iritziekin natorkizue baina oraingoan plazerra da hitz garrantzitsua, azpimarragarria.
Izan ere, Malaguzziren ustez, haurrak plazer ezberdinak lor ditzake bere adierazpen grafikoa garatzerakoan, plazer hauek batera ager daitezke edo ez.
|
Plazerra dela eta B.acouturierrek (psikomotriziztak) proposatzen duen psikomotrizitate praktikaren helburuetako bat, gorputzaren bitartez emozio ezberdinak bizi eta azken finean plazerra lortzea da.
Haurra toniko-emozionalki desentratzen ahalegidu behar da, bere emozioak kanporatu behar ditu lehendabizi, ondoren emozio horiek ipuinen bitartez... identifikatu egingo ditu eta azken fasean hauek irudikatzeko gai izan behar da; beraz marrazketan, saioan zehar sentitu duten plazerra, beldurra... isladaturik agertuko da.
Hik hasi-n psikomotrizizta honek planteatzen duen praktikaren inguruko artikulo1 aurkitu dut eta gaur plazerra aipatu dudala kontutan izanda, osagarria delakoan nago: http://www.hikhasi.com/artikulua/524
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 12:16 0 Iruzkina(k)
Etiketak: adierazpen grafikoa, haurrak, Plazerra, psikomotrizitatea
HAUR MARRAZKIA
Arte plastikoetan haurrek adierazteko dituen moduak,lortu dituzten ahalmen kognitiboen menpean daude, aldi berean hauek beren ahalmen biologikoekin erlazionatuak egongo dira eta baita ikasitako ahalmenen menpean ere. Azken hauek, lan egiten duten egoerarekin elkar eragiten dute baita.
Haur artearen zailtasun maila, haurrak hazten diren neurrian handituko dira.
Haurrek ordea ,ez dute ikusten edo dakitena bakarrik marrazten, b irudimenean dutena ere marrazten dute. Sortu egingo dituzte mundu "errealean" inoiz egon ez diren irudiak, nahiz eta beren irudimenean posibleak bilakatu .
Hortaz, irudimenean dutena, ikusten dutena eta dakitenetik aparte, sentitzen dutena ere marraztuko dute. Garrantzitsuena ikuskorragoa egingo da,paperean presentzia markatuagoa agertuz. Askotan ideiak komunikatzeko edo irudikatzeko, forma artistikoak erabiltzen dituzte. Beraz, helburu ezberdinetarako balio dezake marrazketak, ideiak adierazteko era sentimenduak agertzeko hain zuzen ere.
Hau jakinda, argi dago haurren marrazkiak ez direla zirriborro soilak, bere esanahi propioa daukate eta bertan egilearen sentimendu eta ideiak isladaturik azalduko dira.
Nik behintzat marrazkien inguruko ezer gutxi jakin dut orain arte baina orain, uste baino mundu konplexuagoa dela konturatzen hasia nago eta honen inguruan jakinmina sortu zait.
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 11:40 0 Iruzkina(k)
Etiketak: adierazpena, Arte plastikoa, helburu ezberdinak, irudimena, sentimenduak
ZER MARGOTZEN DUTE HAURREK ETA ZERGATIK
Ziur nago honako galdera hauek sarritan egin izan dizkiozuela zuen buruari: zer gertatzen da haurren marrazkietan aldaketak ikusten ditugunean? komunikatzeko nahia adierazten duten markak ote dira?Zer esan nahi dute haurrek egiten dituzten marrazkiak?...
Galdera hauei eta beste askori erantzuten ahalegintzen dira zenbait autore, eta horietako batzuk honako hauek ditugu: ( "El arte y la creacion de la mente", Elliot W.Eisnerren liburutik hartuta)
1-Jonathan Mathew: Haurrak komunikatzeko intentzioa du eta delako intentzio hau, gurasoekin sortutako loturaren emaitza da zati handi batean.Honez gain, autore honen iritziz, haurraren intentzioa modu ezberdinetan adierazten da: grafikoki edo hizkuntza erabiliz zein gorputz mugimenduen bitartez. Mathew-ren ustetan, haurren espresioak ez daude diskurtsoa dominatzen duten pertsonenak baino artikulatuago. Hau horrela izanik, haurrek egindako marka zein irudiak, errepresentazio formak dira eta eduki bat daukate bere baitan.
2- Rudolf Arnheim: Haurren garapen grafikoa, munduaren ikuspegiaren ezaugarriak ezberdintzeko gaitasunaren emaitza da. Haurren ikus pertzepzioa handitzen doan heinean, bere ikus eremuaren barnean atentzioa jarri beharreko gauza ezberdinekin egiten du topo. Ikus pertzepzioaren garapen honekin batera, haurrak sortzen dituen marrazkien ezberdintasuna ere areagotuko da.
Haurrek beraz, beraien muga eta gaitasunen barnean sortzen dituzte irudiak.
Autore honek ordea ez du esan nahi ez dutela mundua den bezala pertzibitzen , baizik eta heldu egiten diren heinean, pertzepzio horiek zehazten joango direla.
3-Rhoda Kellog: Haurren inkontzientzian forma sinboliko ezberdinak daude ( mandala adibidez) eta haurrek, intuitiboki forma horiek errepresentatzen dituzte beraien irudietan.
Haurraren garapen artistikoa beraz, bere inkontzientean dagoen prozesu historiko baten zabalkundea baino ez da.
4- Anna Kidler: Haurren garapen grafikoaren inguruan duen pertzepzioa, artearen ikuspegi posmoderno batean oinarritzen da autore honentzako.
Posmodenitatearen ezaugarriek artearen inguruko hezitzaileei ikuspegi berri bat ahalbideratzen die, eta helburua beraz, haurrak erabil ditzakeen errepresentazio forma guztiak kontutan izatea izan beharko litzateke: mapetatik eta marrazkietatik hasi eta rap edo pintadetaraino.
Lau definizio hauetatik zeinekin zaudete ados? zer gehituko zenukete? Zuen hausnarketa eta erantzunen zain geratzen naiz.
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 9:55 0 Iruzkina(k)
Etiketak: autore desberdinak, esanahia, komunikazio beharra, Marrazkia
REGGIO EMILIAKO ESPERIENTZIA
Artean oinarritutako metologia praktikan jartzen duen eskola ezagunetako bat dugu Reggio Emilliakoa. Iaz, plastikako klaseetan eskola mota honen ezaugarriak gainetik aipatu genituen baina gogoratzen ote dituzue?
Eskola honek aurrera daraman proiektua(herri osoa inplikatzea lortu duen proiektua) orain dela 30bat urte sortu zen, eta erreferentzia bilakatu da munduan zehar. Beren interesen oinarria haur aberatsago eta errekuperatzailea da, interaktiboa eta konstruktibista. Leku askotatik joaten da jendea Reggio Emiliako esperientzia bertatik bertara ezagutzera eta bertako pedagogoak ere ateratzen dira kanpora.
Aipatutako eskolan, Loris Malaguzzi pedagogoak 55urtetan zehar ikertu, esperimentatu eta burutu zituen 0-6 urteko haurrekin,gurasoekin eta hezitzaileekin erlazionatutako esperientziak.
Gaur egun, munduan zehar hedatzen ari den esperientzia da eta berak dioen bezala, haurra da guztiaren erdigune eta herri osoak egon behar du inplikatuta haurren heziketan.
Eskola honen inguruan hainbat informazio dago baina horren inguruko blg bat eta hik hasik antolatutako topaketen inguruko artikulu batzuk aurkitu ditut: http://www.hikhasi.com/artikulua/998
http://weblogs.clarin.com/educacion/archives/2006/11/las_escuelas_de_reggio_emilia_1.html
Honez gain, Loris Malaguzziren inguruko informazio gehiago nahiko bazenute: http://www.hikhasi.com/artikulua/612
Bukatzeko, metodologia hau praktikan jartzen ari den "Haurtzaro" Haur Eskolako zuzendariari egindako elkarrizketa ere eskuragarri usten dizuet, esperientzia horren inguruko ezagupena izateak guk etorkizunean aurrera eramango dugun metodologiarako ideia ezberdinak eman ahal dizkigulako, kasu honetan gertatzen den bezala. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-04-25&orria=052&kont=526
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 8:06 0 Iruzkina(k)
Etiketak: esperientzia, herria inplikatzea, Malaguzzi, proiektua
IRAKASLEAREN PAPERA
Artearen hezkuntzan eta irakaskuntzan orokorrean, irakaslearen papera oso garrantzitsua da eta bere jarrerak berebiziko garrantzia du aldez aurretik zehazturik dauden helburu , gaitasunen trebakuntza eta metodologia egoki bat aurrera eramateko.
Ona hemen irakasleak izan beharko lukeen jarrerari buruzko zenbait pauta:
Ezin zaio haurrari dena bere kabuz egiten utzi. Maisu-maistraren betebeharra funtsezkoa da baita. Bere funtzioak bi izango dira: errepresentazio prozesuak motibatzea eta hauek ebaluatzea.
Irakasleak ikasleak lengoaia modura bitarte artistikoarekin identifikatzea lortu behar du, aldi berean, bai arlo produktiboa zein preziamena erabiltzera eta ezagutzera bultzatuz. Horretarako irakasleak lan artistikoarekin identifikatuta egon behar du eta sentikortasun estetikoa eta jarrera kreatzailea eskuratu.
Sormenaren inguruko hezkuntza berriak, haurraren idealizaziotik alde egin behar du. Sormena ez da gizakien dohain natural hutsa, baizik eta eskuratu eta garatu daitekeena.Alde horretatik ezin daiteke dena ispirazio, motibapen eta askatasunaren menpe utzi. Hezitzaile artistikoak estrategia,metodo eta teknika programatuak landu behar ditu sormena probokatzeko.
Bestetik, irakaslea "animatzaile"bilakatu behar da, sormenaren bultzatzailea..
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 7:32 0 Iruzkina(k)
Etiketak: animatzailea, funtzioa, irakaslea, prozesua, sormena
HEZKUNTZA ARTISTIKOAREN METODOLOGIA
Hezkuntza artistikoaren metodologiak hiru aspektu hauek izan beharko ditu kontutan:
1- Motibazioa
2- Irudimena
3- Sormena
1- Motibazioa: Sortzaileak diren pertsonak , etengabe erronka berriak bilatzen dituzte , bere lanean interesa ez galtzea lortuz. Gure helburua sortzea baldin bada, egiten dugun lanean etengabe erronka berriak bilatu behar ditugu eta horretarako gure ingurune hurbila behatu behar dugu. Motibazioa izaki kreatzailearen osagai garrantzitsua da.
Produkzio artistikoaren faseetan, motibazpenaren helburua, lan kreatzailearekiko haurren auto-identifikazioa eta parte hartze aktiboa lortzea litzateke. Bederatzi urte arte gutxi gora behera, motibazioa ez da egin behar beste haurren lanekin konparazioak jarriz, desberdintasun hauek ulertzeko gaitasunik ez baitute. Beren jarduera gehienak maila sentikorrean ematen dira eta horrek, beren lanak modu objektiboan ikustea eragozten du.
2- Sormena. Irudimena: Sormenaren nozioa historiaren aldaketei lotutako eraikuntza kulturala da. Gaur egun sormena giza-ahalmen modura hartzen da, gizaki guztiona,hezi daitekeena eta esperientzien elkarrekintzaren ondorioz ematen dena. Sormen eta adierazpen kultura modernoaren balore propioa da.
Bi gaitasun hauek beraz, landu beharrekoak dira eta metodologia egoki bat sortzerako orduan, kontutan izan beharrekoak izango dira, hauen garapena bultzatu nahi dugun ehinean.
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 6:23 0 Iruzkina(k)
Etiketak: aspektuak, gaitasunak, garapena, metodoa
2007-11-12
ARTE IRAKASKUNTZA REN GARRANTZIA:
Aurreko idazkian artea irakatsi edo ezagutaraztea garrantzitsua dela esan dut baia zergatik?
Galdera horri Elliot W. Eisner autore ospetsua ahalegintzen da erantzuten eta horretarako, ondorengo arrazoi hauek ematen ditu:
- Artea dibertitzeko bide modura
-Artea auto-adierazpena jorratzeko bidea
-Artea buru osasunarentzat lagungarria suertatzen da
-Pentsamendu sortzailearen garapenerako lagungarria
-Kontzeptuak osotzeko bitartekaria
-Haur txikiengan eskuen koordinazioa hobetzeko balio dezake
-Baina funtsezko balorea, munduaren ezagutza ematearena da, eta alde horretatik esperientzia indibidualean ekarpen bakarra eskaintzen du. Ikus arteek eta arloek eskaintzen ez duten giza-kontzientziaren aspektu konkretu bat lantzen du: Ikus formaren behaketa estetikoarena.
Izan ere, arte hezkuntzaren arlotik, garapen afektiboa,garapen emozional,erlazio soziala, gaitasunen garapena... lantzen ditugu.
Galdera honen erantzuna hau da, arte irakastekak Eisnerren iritziz dituen onurak argi izanda, jakin badakigu irakastea edo hurbilaraztea haurrarentzat onuragarria dela baia zer irakatsi behar diegu?
Haurrengan bai artearen prezamena zein produkzio aktiboa, prozesu intuikorretan oinarritzen da eta beraz, intuizioa jorratzea giza-buruaren garapenerako arte hezkuntzak egin dezakeen ekarpen funtsezkoa da.
Horregatik, artea beste ezagutzak hartzeko beharrezko errekurtsoa bilakatzen da.Arte Hezkuntza beraz, prezamen estetikoaren arloa eta arlo sortzailea harmonizatzea dakar, zeren eta alde biek pentsamenduaren eraketa egokian laguntzen baitute. Ez da esku abileziak edo pertzepziozkoak lortzeko jarduera hutsa izan behar, baizik eta giza-buruaren garapenerako beharrezkoak diren ahalmen batzuk garatzeko bidea izango da(bereiztu,interpretatu, irudikatu..)
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 11:45 0 Iruzkina(k)
Etiketak: artearen ezagutza, Eisner, gaitasunak, intuizioa
ZER OTE DA ARTEA?
Hezkuntzan landu beharrekoa dugu artea, ikasleak arte hezkuntzan trebatu beharko ditugu baina horretarako oso garrantzitsua da guk geuk artearen inguruko oinarrizko ideia batzuk izatea.
Sarri askotan entzun izan dugu "arte"kontzeptua baina benetan gai izango ahal ginateke nolabaiteko definizioren bat ematen?
Egia esan, ez dago artearen definizio bakarra. Definizio asko eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta garai ezberdinetan zehar. Urruneko kultura eta garaietako objetu ezberdinei egokitzen zaien nozio abstraktua dugu artea.
Sormen artistikoa,bestalde,bilaketa prozesu gisa har daiteke, zeinean gizateria historian zehar eta baita gizakiak eta kultura bakoitzak bere helburua hobekien lortzeko, teknika eta materialak probatzen eta ikertzen dituen.
Arteak azken finean, gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, sakratua, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta,hau da, izaera traszendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.
Honez gain, artea, munduaz egon daitekeen ideia,pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke,baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra, edo kezka baten adierazpide bezala ere.
Beste batzuk ordea, komunikabide gisa hartzen dute.
Artea beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa sortzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaion hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.
Argi dago beraz, ez dugula artearen inguruko definizio bakarrik, hemen aipatutakoak zenbait baino ez dira, orain guri dagokigu definizio ezberdinak jaso eta hauekin gure definizio propio bat sortzea.
Guri dagokigu haurrei artea era zuzen zein zehar batean hurbilarazi eta ezagutaraztea.
Lan erraza edo zaila? Garrantzitsuena norberak ikasi eta besteei modu motibagarrian trasmititzeko gogoa izatea da. Beraz, ekin diezaiogun lanari gogotsu
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 10:14 0 Iruzkina(k)
Etiketak: artea, haurrak, hezkuntza, kreatibitatea
2007-10-22
GAIAREKIN LOTUTAKO BLOG -ak
Lan hau aurrera eraman ahal izateko eta aldi berean nirea ere osatu ahal izateko blog ezberdinen bila aritu ondoren honako hauek nahiko interesgarriak izan daitezkeela iruditu zaizkit nire gaia bera lantzen laguntzeaz gain ikuspegi ezberdin bat eskeintzen diolako:
1.Blog-a: http://jugatx.blogspot.com/
Blog honetako egilea arte ederretan lizentziatutako ikaslea dugu eta berak eskeintzen duen informazioa oso zabala eta aberatsa da.
Haurrak bere marrazketa ibilbidean igarotzen dituen fase guztiak azaltzen ditu zehatz mehatz eta guzti hau bere praktiketan jasotako esperientziarekin osatzen du.
Prozesu guzti honetan irakasleok bete behar dugun paperaren inguruko hainbat ideia azaleratzen ditu eta guzti honetan kreatibitateari eman beharreko garrantzia azpimarratzen du.
Honez gain, gai honen inguruan gogoeta egiteko baliabide ezberdinak eskeintzen ditu liburuak eta artikuluak gomendatuz.
2.Blog-a: http://marrazkinarrasti.blogspot.com/
Blog honetan ere haurren marrazketaren inguruko informazioa azaltzen da.
Egilea momentu honetan blog-a osatzen dabil baia interesgarria iruditzen zaizkit berak lantzen dituen azpigaiak.
Azpigai horietako batzuk honako hauek dira: marrazketaren onurak, marrazketaren etapak, marrazketaren historia eta ume bat mundu bat.
Nahiz eta orokorren 1blog-aren atzerako gauzak aipatu honek beste ikuspegi ezberdin bat eta beste informazio batzuk gaineratzen dizkio beraz hau ere interesgarritzat jotzen dut.
3-Blog-a: http://arteahaurhezkuntzan.blogspot.com/
Blog honetako egilea ere momentuz bere blog-a osatu nahian dabil baia momenztu ez du informazio gehiegirik plazaratu.
Hemen ordea, haurraren marrazketa prozesuaz zuzenean hitz egin beharrean artearen inguran hitz egiten da eta honek gaiarekiko ikuspegi zabalago bat izan eta eskuratzeko aukera paregabea eskeintzen digu.
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 3:09 0 Iruzkina(k)
2007-10-08
Lehen froga
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 3:04 0 Iruzkina(k)