Hezkuntzan landu beharrekoa dugu artea, ikasleak arte hezkuntzan trebatu beharko ditugu baina horretarako oso garrantzitsua da guk geuk artearen inguruko oinarrizko ideia batzuk izatea.
Sarri askotan entzun izan dugu "arte"kontzeptua baina benetan gai izango ahal ginateke nolabaiteko definizioren bat ematen?
Egia esan, ez dago artearen definizio bakarra. Definizio asko eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta garai ezberdinetan zehar. Urruneko kultura eta garaietako objetu ezberdinei egokitzen zaien nozio abstraktua dugu artea.
Sormen artistikoa,bestalde,bilaketa prozesu gisa har daiteke, zeinean gizateria historian zehar eta baita gizakiak eta kultura bakoitzak bere helburua hobekien lortzeko, teknika eta materialak probatzen eta ikertzen dituen.
Arteak azken finean, gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, sakratua, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta,hau da, izaera traszendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.
Honez gain, artea, munduaz egon daitekeen ideia,pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke,baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra, edo kezka baten adierazpide bezala ere.
Beste batzuk ordea, komunikabide gisa hartzen dute.
Artea beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa sortzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaion hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.
Argi dago beraz, ez dugula artearen inguruko definizio bakarrik, hemen aipatutakoak zenbait baino ez dira, orain guri dagokigu definizio ezberdinak jaso eta hauekin gure definizio propio bat sortzea.
Guri dagokigu haurrei artea era zuzen zein zehar batean hurbilarazi eta ezagutaraztea.
Lan erraza edo zaila? Garrantzitsuena norberak ikasi eta besteei modu motibagarrian trasmititzeko gogoa izatea da. Beraz, ekin diezaiogun lanari gogotsu
2007-11-12
ZER OTE DA ARTEA?
Egilea Irati Uriarte Etxezarraga en 10:14
Etiketak: artea, haurrak, hezkuntza, kreatibitatea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario