2007-11-12

ARTE IRAKASKUNTZA REN GARRANTZIA:

Aurreko idazkian artea irakatsi edo ezagutaraztea garrantzitsua dela esan dut baia zergatik?
Galdera horri Elliot W. Eisner autore ospetsua ahalegintzen da erantzuten eta horretarako, ondorengo arrazoi hauek ematen ditu:

- Artea dibertitzeko bide modura
-Artea auto-adierazpena jorratzeko bidea
-Artea buru osasunarentzat lagungarria suertatzen da
-Pentsamendu sortzailearen garapenerako lagungarria
-Kontzeptuak osotzeko bitartekaria
-Haur txikiengan eskuen koordinazioa hobetzeko balio dezake
-Baina funtsezko balorea, munduaren ezagutza ematearena da, eta alde horretatik esperientzia indibidualean ekarpen bakarra eskaintzen du. Ikus arteek eta arloek eskaintzen ez duten giza-kontzientziaren aspektu konkretu bat lantzen du: Ikus formaren behaketa estetikoarena.

Izan ere, arte hezkuntzaren arlotik, garapen afektiboa,garapen emozional,erlazio soziala, gaitasunen garapena... lantzen ditugu.

Galdera honen erantzuna hau da, arte irakastekak Eisnerren iritziz dituen onurak argi izanda, jakin badakigu irakastea edo hurbilaraztea haurrarentzat onuragarria dela baia zer irakatsi behar diegu?

Haurrengan bai artearen prezamena zein produkzio aktiboa, prozesu intuikorretan oinarritzen da eta beraz, intuizioa jorratzea giza-buruaren garapenerako arte hezkuntzak egin dezakeen ekarpen funtsezkoa da.
Horregatik, artea beste ezagutzak hartzeko beharrezko errekurtsoa bilakatzen da.Arte Hezkuntza beraz, prezamen estetikoaren arloa eta arlo sortzailea harmonizatzea dakar, zeren eta alde biek pentsamenduaren eraketa egokian laguntzen baitute. Ez da esku abileziak edo pertzepziozkoak lortzeko jarduera hutsa izan behar, baizik eta giza-buruaren garapenerako beharrezkoak diren ahalmen batzuk garatzeko bidea izango da(bereiztu,interpretatu, irudikatu..)

ZER OTE DA ARTEA?

Hezkuntzan landu beharrekoa dugu artea, ikasleak arte hezkuntzan trebatu beharko ditugu baina horretarako oso garrantzitsua da guk geuk artearen inguruko oinarrizko ideia batzuk izatea.
Sarri askotan entzun izan dugu "arte"kontzeptua baina benetan gai izango ahal ginateke nolabaiteko definizioren bat ematen?
Egia esan, ez dago artearen definizio bakarra. Definizio asko eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta garai ezberdinetan zehar. Urruneko kultura eta garaietako objetu ezberdinei egokitzen zaien nozio abstraktua dugu artea.
Sormen artistikoa,bestalde,bilaketa prozesu gisa har daiteke, zeinean gizateria historian zehar eta baita gizakiak eta kultura bakoitzak bere helburua hobekien lortzeko, teknika eta materialak probatzen eta ikertzen dituen.
Arteak azken finean, gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, sakratua, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta,hau da, izaera traszendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.

Honez gain, artea, munduaz egon daitekeen ideia,pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke,baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra, edo kezka baten adierazpide bezala ere.
Beste batzuk ordea, komunikabide gisa hartzen dute.
Artea beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa sortzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaion hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.

Argi dago beraz, ez dugula artearen inguruko definizio bakarrik, hemen aipatutakoak zenbait baino ez dira, orain guri dagokigu definizio ezberdinak jaso eta hauekin gure definizio propio bat sortzea.
Guri dagokigu haurrei artea era zuzen zein zehar batean hurbilarazi eta ezagutaraztea.
Lan erraza edo zaila? Garrantzitsuena norberak ikasi eta besteei modu motibagarrian trasmititzeko gogoa izatea da. Beraz, ekin diezaiogun lanari gogotsu