2007-11-13

ZER MARGOTZEN DUTE HAURREK ETA ZERGATIK

Ziur nago honako galdera hauek sarritan egin izan dizkiozuela zuen buruari: zer gertatzen da haurren marrazkietan aldaketak ikusten ditugunean? komunikatzeko nahia adierazten duten markak ote dira?Zer esan nahi dute haurrek egiten dituzten marrazkiak?...

Galdera hauei eta beste askori erantzuten ahalegintzen dira zenbait autore, eta horietako batzuk honako hauek ditugu: ( "El arte y la creacion de la mente", Elliot W.Eisnerren liburutik hartuta)
1-Jonathan Mathew: Haurrak komunikatzeko intentzioa du eta delako intentzio hau, gurasoekin sortutako loturaren emaitza da zati handi batean.Honez gain, autore honen iritziz, haurraren intentzioa modu ezberdinetan adierazten da: grafikoki edo hizkuntza erabiliz zein gorputz mugimenduen bitartez. Mathew-ren ustetan, haurren espresioak ez daude diskurtsoa dominatzen duten pertsonenak baino artikulatuago. Hau horrela izanik, haurrek egindako marka zein irudiak, errepresentazio formak dira eta eduki bat daukate bere baitan.

2- Rudolf Arnheim: Haurren garapen grafikoa, munduaren ikuspegiaren ezaugarriak ezberdintzeko gaitasunaren emaitza da. Haurren ikus pertzepzioa handitzen doan heinean, bere ikus eremuaren barnean atentzioa jarri beharreko gauza ezberdinekin egiten du topo. Ikus pertzepzioaren garapen honekin batera, haurrak sortzen dituen marrazkien ezberdintasuna ere areagotuko da.
Haurrek beraz, beraien muga eta gaitasunen barnean sortzen dituzte irudiak.
Autore honek ordea ez du esan nahi ez dutela mundua den bezala pertzibitzen , baizik eta heldu egiten diren heinean, pertzepzio horiek zehazten joango direla.

3-Rhoda Kellog: Haurren inkontzientzian forma sinboliko ezberdinak daude ( mandala adibidez) eta haurrek, intuitiboki forma horiek errepresentatzen dituzte beraien irudietan.
Haurraren garapen artistikoa beraz, bere inkontzientean dagoen prozesu historiko baten zabalkundea baino ez da.

4- Anna Kidler: Haurren garapen grafikoaren inguruan duen pertzepzioa, artearen ikuspegi posmoderno batean oinarritzen da autore honentzako.
Posmodenitatearen ezaugarriek artearen inguruko hezitzaileei ikuspegi berri bat ahalbideratzen die, eta helburua beraz, haurrak erabil ditzakeen errepresentazio forma guztiak kontutan izatea izan beharko litzateke: mapetatik eta marrazkietatik hasi eta rap edo pintadetaraino.

Lau definizio hauetatik zeinekin zaudete ados? zer gehituko zenukete? Zuen hausnarketa eta erantzunen zain geratzen naiz.

No hay comentarios: