2007-11-13

HAURRA ETA PLAZERRA



Aurreko artilkuluetan Malaguzzi nor den aipatu izan dut eta honezkero berari buruzko zerbait jakingo duzue ezta? Gaurkoan ere, bere iritziekin natorkizue baina oraingoan plazerra da hitz garrantzitsua, azpimarragarria.
Izan ere, Malaguzziren ustez, haurrak plazer ezberdinak lor ditzake bere adierazpen grafikoa garatzerakoan, plazer hauek batera ager daitezke edo ez.


  1. Plazer higierazle eta kinestesikoa
  2. Plazer ludikoa
  3. Ikus plazerra
  4. Emoziozko plazerra
  5. Ukimenezko eta entzumenezko plazerra
  6. Plazer konstruktibista
  7. Plazer erritmiko eta denborazkoa
  8. Erlaziozko plazerra
  9. Plazer kognoszitiboa
  10. Fabulatzeko plazerra
  11. Menderaketa espazialaren plazerra
  12. Plazer sinbolikoa
  13. Aldaketa espazialaren plazerra
  14. Plazer estetikoa
  15. Errepikapenaren plazerra
  16. Plazer komunikatiboa
  17. Bere buruari dagokion plazerra
  18. Identitatearen plazerra


Plazerra dela eta B.acouturierrek (psikomotriziztak) proposatzen duen psikomotrizitate praktikaren helburuetako bat, gorputzaren bitartez emozio ezberdinak bizi eta azken finean plazerra lortzea da.
Haurra toniko-emozionalki desentratzen ahalegidu behar da, bere emozioak kanporatu behar ditu lehendabizi, ondoren emozio horiek ipuinen bitartez... identifikatu egingo ditu eta azken fasean hauek irudikatzeko gai izan behar da; beraz marrazketan, saioan zehar sentitu duten plazerra, beldurra... isladaturik agertuko da.
Hik hasi-n psikomotrizizta honek planteatzen duen praktikaren inguruko artikulo1 aurkitu dut eta gaur plazerra aipatu dudala kontutan izanda, osagarria delakoan nago: http://www.hikhasi.com/artikulua/524

HAUR MARRAZKIA


Arte plastikoetan haurrek adierazteko dituen moduak,lortu dituzten ahalmen kognitiboen menpean daude, aldi berean hauek beren ahalmen biologikoekin erlazionatuak egongo dira eta baita ikasitako ahalmenen menpean ere. Azken hauek, lan egiten duten egoerarekin elkar eragiten dute baita.
Haur artearen zailtasun maila, haurrak hazten diren neurrian handituko dira.

Haurrek ordea ,ez dute ikusten edo dakitena bakarrik marrazten, b irudimenean dutena ere marrazten dute. Sortu egingo dituzte mundu "errealean" inoiz egon ez diren irudiak, nahiz eta beren irudimenean posibleak bilakatu .
Hortaz, irudimenean dutena, ikusten dutena eta dakitenetik aparte, sentitzen dutena ere marraztuko dute. Garrantzitsuena ikuskorragoa egingo da,paperean presentzia markatuagoa agertuz. Askotan ideiak komunikatzeko edo irudikatzeko, forma artistikoak erabiltzen dituzte. Beraz, helburu ezberdinetarako balio dezake marrazketak, ideiak adierazteko era sentimenduak agertzeko hain zuzen ere.

Hau jakinda, argi dago haurren marrazkiak ez direla zirriborro soilak, bere esanahi propioa daukate eta bertan egilearen sentimendu eta ideiak isladaturik azalduko dira.
Nik behintzat marrazkien inguruko ezer gutxi jakin dut orain arte baina orain, uste baino mundu konplexuagoa dela konturatzen hasia nago eta honen inguruan jakinmina sortu zait.

ZER MARGOTZEN DUTE HAURREK ETA ZERGATIK

Ziur nago honako galdera hauek sarritan egin izan dizkiozuela zuen buruari: zer gertatzen da haurren marrazkietan aldaketak ikusten ditugunean? komunikatzeko nahia adierazten duten markak ote dira?Zer esan nahi dute haurrek egiten dituzten marrazkiak?...

Galdera hauei eta beste askori erantzuten ahalegintzen dira zenbait autore, eta horietako batzuk honako hauek ditugu: ( "El arte y la creacion de la mente", Elliot W.Eisnerren liburutik hartuta)
1-Jonathan Mathew: Haurrak komunikatzeko intentzioa du eta delako intentzio hau, gurasoekin sortutako loturaren emaitza da zati handi batean.Honez gain, autore honen iritziz, haurraren intentzioa modu ezberdinetan adierazten da: grafikoki edo hizkuntza erabiliz zein gorputz mugimenduen bitartez. Mathew-ren ustetan, haurren espresioak ez daude diskurtsoa dominatzen duten pertsonenak baino artikulatuago. Hau horrela izanik, haurrek egindako marka zein irudiak, errepresentazio formak dira eta eduki bat daukate bere baitan.

2- Rudolf Arnheim: Haurren garapen grafikoa, munduaren ikuspegiaren ezaugarriak ezberdintzeko gaitasunaren emaitza da. Haurren ikus pertzepzioa handitzen doan heinean, bere ikus eremuaren barnean atentzioa jarri beharreko gauza ezberdinekin egiten du topo. Ikus pertzepzioaren garapen honekin batera, haurrak sortzen dituen marrazkien ezberdintasuna ere areagotuko da.
Haurrek beraz, beraien muga eta gaitasunen barnean sortzen dituzte irudiak.
Autore honek ordea ez du esan nahi ez dutela mundua den bezala pertzibitzen , baizik eta heldu egiten diren heinean, pertzepzio horiek zehazten joango direla.

3-Rhoda Kellog: Haurren inkontzientzian forma sinboliko ezberdinak daude ( mandala adibidez) eta haurrek, intuitiboki forma horiek errepresentatzen dituzte beraien irudietan.
Haurraren garapen artistikoa beraz, bere inkontzientean dagoen prozesu historiko baten zabalkundea baino ez da.

4- Anna Kidler: Haurren garapen grafikoaren inguruan duen pertzepzioa, artearen ikuspegi posmoderno batean oinarritzen da autore honentzako.
Posmodenitatearen ezaugarriek artearen inguruko hezitzaileei ikuspegi berri bat ahalbideratzen die, eta helburua beraz, haurrak erabil ditzakeen errepresentazio forma guztiak kontutan izatea izan beharko litzateke: mapetatik eta marrazkietatik hasi eta rap edo pintadetaraino.

Lau definizio hauetatik zeinekin zaudete ados? zer gehituko zenukete? Zuen hausnarketa eta erantzunen zain geratzen naiz.

REGGIO EMILIAKO ESPERIENTZIA



Artean oinarritutako metologia praktikan jartzen duen eskola ezagunetako bat dugu Reggio Emilliakoa. Iaz, plastikako klaseetan eskola mota honen ezaugarriak gainetik aipatu genituen baina gogoratzen ote dituzue?

Eskola honek aurrera daraman proiektua(herri osoa inplikatzea lortu duen proiektua) orain dela 30bat urte sortu zen, eta erreferentzia bilakatu da munduan zehar. Beren interesen oinarria haur aberatsago eta errekuperatzailea da, interaktiboa eta konstruktibista. Leku askotatik joaten da jendea Reggio Emiliako esperientzia bertatik bertara ezagutzera eta bertako pedagogoak ere ateratzen dira kanpora.

Aipatutako eskolan, Loris Malaguzzi pedagogoak 55urtetan zehar ikertu, esperimentatu eta burutu zituen 0-6 urteko haurrekin,gurasoekin eta hezitzaileekin erlazionatutako esperientziak.
Gaur egun, munduan zehar hedatzen ari den esperientzia da eta berak dioen bezala, haurra da guztiaren erdigune eta herri osoak egon behar du inplikatuta haurren heziketan.

Eskola honen inguruan hainbat informazio dago baina horren inguruko blg bat eta hik hasik antolatutako topaketen inguruko artikulu batzuk aurkitu ditut: http://www.hikhasi.com/artikulua/998
http://weblogs.clarin.com/educacion/archives/2006/11/las_escuelas_de_reggio_emilia_1.html
Honez gain, Loris Malaguzziren inguruko informazio gehiago nahiko bazenute: http://www.hikhasi.com/artikulua/612

Bukatzeko, metodologia hau praktikan jartzen ari den "Haurtzaro" Haur Eskolako zuzendariari egindako elkarrizketa ere eskuragarri usten dizuet, esperientzia horren inguruko ezagupena izateak guk etorkizunean aurrera eramango dugun metodologiarako ideia ezberdinak eman ahal dizkigulako, kasu honetan gertatzen den bezala. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-04-25&orria=052&kont=526

IRAKASLEAREN PAPERA



Artearen hezkuntzan eta irakaskuntzan orokorrean, irakaslearen papera oso garrantzitsua da eta bere jarrerak berebiziko garrantzia du aldez aurretik zehazturik dauden helburu , gaitasunen trebakuntza eta metodologia egoki bat aurrera eramateko.
Ona hemen irakasleak izan beharko lukeen jarrerari buruzko zenbait pauta:

Ezin zaio haurrari dena bere kabuz egiten utzi. Maisu-maistraren betebeharra funtsezkoa da baita. Bere funtzioak bi izango dira: errepresentazio prozesuak motibatzea eta hauek ebaluatzea.
Irakasleak ikasleak lengoaia modura bitarte artistikoarekin identifikatzea lortu behar du, aldi berean, bai arlo produktiboa zein preziamena erabiltzera eta ezagutzera bultzatuz. Horretarako irakasleak lan artistikoarekin identifikatuta egon behar du eta sentikortasun estetikoa eta jarrera kreatzailea eskuratu.

Sormenaren inguruko hezkuntza berriak, haurraren idealizaziotik alde egin behar du. Sormena ez da gizakien dohain natural hutsa, baizik eta eskuratu eta garatu daitekeena.Alde horretatik ezin daiteke dena ispirazio, motibapen eta askatasunaren menpe utzi. Hezitzaile artistikoak estrategia,metodo eta teknika programatuak landu behar ditu sormena probokatzeko.
Bestetik, irakaslea "animatzaile"bilakatu behar da, sormenaren bultzatzailea..

HEZKUNTZA ARTISTIKOAREN METODOLOGIA

Hezkuntza artistikoaren metodologiak hiru aspektu hauek izan beharko ditu kontutan:

1- Motibazioa
2- Irudimena
3- Sormena

1- Motibazioa: Sortzaileak diren pertsonak , etengabe erronka berriak bilatzen dituzte , bere lanean interesa ez galtzea lortuz. Gure helburua sortzea baldin bada, egiten dugun lanean etengabe erronka berriak bilatu behar ditugu eta horretarako gure ingurune hurbila behatu behar dugu. Motibazioa izaki kreatzailearen osagai garrantzitsua da.

Produkzio artistikoaren faseetan, motibazpenaren helburua, lan kreatzailearekiko haurren auto-identifikazioa eta parte hartze aktiboa lortzea litzateke. Bederatzi urte arte gutxi gora behera, motibazioa ez da egin behar beste haurren lanekin konparazioak jarriz, desberdintasun hauek ulertzeko gaitasunik ez baitute. Beren jarduera gehienak maila sentikorrean ematen dira eta horrek, beren lanak modu objektiboan ikustea eragozten du.

2- Sormena. Irudimena: Sormenaren nozioa historiaren aldaketei lotutako eraikuntza kulturala da. Gaur egun sormena giza-ahalmen modura hartzen da, gizaki guztiona,hezi daitekeena eta esperientzien elkarrekintzaren ondorioz ematen dena. Sormen eta adierazpen kultura modernoaren balore propioa da.

Bi gaitasun hauek beraz, landu beharrekoak dira eta metodologia egoki bat sortzerako orduan, kontutan izan beharrekoak izango dira, hauen garapena bultzatu nahi dugun ehinean.